XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) eta euria hasi zenean teilatu ertzetako ittuzureetan behera erortzen elurrak urtuz zihoazen eta ni kanpora atera eta elur baltsan ibili nintzen jolasean hankakin plisti-plasta eginez, elurra xuri zegoen lekuetan kristoak egiten nituen bezala; baina haritz haundi bateko zepetan trabatua, bertan erori nintzen hortzaz gora ziplo.
Eta aitak orduan lurretik jaso eta etxera eraman ninduen.
Astiro-astiro, sukaldean arrapa bustiak kendu txapa beroaren ondoan eta gorputz guztia muxukatzen hasi zitzaidan kuleroak erantzita, hankartekoa mingainez miztu, bi titi ttikiak hortzartean eduki hozkatu gabe, eta nik ilajetik eusten begiak itxita.
Eta
Ez zuen besteetan bezala nere txulotxoa esnez okitu.
Orduan maitekiro jantzi ninduen arrapa bero eta lehorrez.
Eta monja hauek ez dakite nola jazten ninduen aitak, poliki eta goxo-goxo.
Eta korrika-korrika jazten naute hauek mina ere egiten didatelarik sarri.
Zergatik ni puztu-puztu egina nago.
Eta aita ez da inondik ageri.
Eta monja hauek ez omen dakite ezer.
Bada bat kuxkuxera galanta dena. Sor Laura.